NORTZUK GARA

NORTZUK GARA

 Larratxo Fundazioak, gaur egun, bi egoitza-harrera kudeatzen ditu, babesgabetasun eta babesgabetasun larriko egoeran dauden adin txikikoei arreta zuzentzen diena. Bere historian zehar, kolektibo ahulenen beharrak asetzera bideratutako proiektu ezberdinak garatu dituen arren, duela urte batzuetatik hona, bere jarduera nagusia adin txikikoen egoitza-harreran oinarritzen da. Era berean, duela hogei urteetatik, erakundeak presentzia internazionala du Ekuadorren garatutako proiektu ezberdinengatik, haurrei arreta zuzentzean espezializatuta dagoena.

Larratxo Fundazioa eta bere bilakaera Gipuzkoako Gizarte politikan.

Larratxo Fundazioaren presentzia Gipuzkoako Gizarte politikan, 70. hamarkadaren amaieran Herrerako Caritaseko parrokiatik gertu esklusio egoeran zeuden kolektibo batzuen oinarrizko beharrak asetzeko zegoen premiaren ondorioz sortu zen.  

1977. urtea

Beti ere borondatez, garai hartan babesgabetasun handiena jasaten hari zen kolektiboaren alde hasi ziren lanean: haurtzaroaren alde. Donostian, Larratxo Pasalekua 22an, lokal baten erosketa eta bertako egokitzapena egitea, lagungarri izango da Intxaurrondoko auzoaren inguruan kokatutako txaboletan bizi ziren ijito familia portugaldarren haurren alde lan egiten hasteko.

1979. urtea

Aurretik aipaturiko kolektiboaren martxaren eraginez, garai horretatik aurrera, esku-hartze zuzena, nagusiki, beste bi kolektiboetan zentratu zen: “adin txikikoak” eta “etxerik gabeko pertsonak”.

1983. urtea

Zazpi pertsonaz osaturiko talde batek, erakundea eratu zuen Larratxo Fundazioaren izenpean.  Data horietarako, dagoeneko Gizarte Zerbitzuen arloan Gobernu Zentralak Eusko Jaurlaritzari egindako transferentziak gauzatu ziren. Honi esker, erakundeak gizarte-jardueretarako eskaintzen zuen arreta eta horiek aurrera eramateko beharrezkoak zituen laguntza ekonomikoa hobetu egin ziren.

1982tik 1984ra

Adin txikikoen eta etxerik gabeko kolektiboen arretarekin batera, beste proiektu batzuk ere sortuko dira: “droga-mendekotasuna duten gazteekin” lan egingo da “Proyecto Hombre” sortzen den arte. 1985etik 1990era “haurrentzako jantoki” bat sortuko da.

1990tik 1994ra

Inguruetako eskoletan jantokiak jarri zirenez, erakundeak jarduera hori egiteko erosi zuen lokalean, Larratxo auzoko eskola porrotari aurre egiten saiatzeko, eskolaz kanpoko laguntza eskaintzen hasi ziren. Proiektu honek 1994. urte arte iraun zuen. 

90. hamarkada – 2000ko hamarkada

90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, erakundeak Gipuzkoako lurralde historikoan izan zuen jarduera, etxerik gabeko pertsonen arretari -egonaldi ertaineko arreta integraleko programa baten bidez- eta babesgabetasun egoeran zeuden haurren arretari -15 plazako Larratxo Fundazioko adin txikikoen egoitza-harreren bidez- zuzendu zen.

Hala ere, Larratxo Fundazioaren izaera ekintzaileak, eta garai hartan erakundearen lehendakari zenak, gure mugetatik kanpo erronka berriak bilatzera eraman zuen erakundea. Orduan sortu zen Larratxo Fundazioa Ekuadorren, aurrekontu apal batekin eta garapen bidean dauden herrialdeen berezko baliabide eskasiarekin. Hasiera batean, kale gorrian zeuden haurrekin hasi zen lanean. Urteak igaro ahala, aurrera egin da erakundeen lorpenak lortzeko bidean, administrazio publiko nazionalekin lankidetza-hitzarmenak sinatuz, haien finantzaketa-iturriak handituz eta programak gehituz hasierako proiektuari, gaur egun dibertsifikatu egin baita aniztasun funtzionala duten pertsonentzako eta arriskuan dauden adin txikikoen arreta espezializatuan.

2007. urtea

Haurren eremuko jarduerak adingabeen egoitza-harreran zentratzen jarraituko du. Ildo horretan, Haurrentzako Arreta Sisteman egiten ari zen bilakaerak aldaketa handia eragingo du erakundearen organigraman, baliabide bakarra izatetik (Larratxo auzoan) 15 adingaberi arreta emateko, 8 pertsonarentzako edukiera duten bi etxebizitza izatera igaroko baita. Aldi berean, GFAk garatutako arreta-eredua ere aldatzea planteatu zen,  eta adinaren araberako irizpidea oinarritzat harturik, programen arteko sailkapen bat proposatu zen. Erakundeak kudeatzen dituen babes-etxeak, une horretatik aurrera, nerabeentzako Oinarrizko Programaren arreta-zerbitzu bat kudeatzen hasten dira.

2018.urtea – gaur egun

Erakundeak zuzendaritza batzordea berritu du bere patronatuan kide berriak gehituz. Era berean, Larratxo Fundazioaren bereizketa egiten da Munduko Gazteen Alde Fundazioa deituriko erakunde berri bat sortuz. Bertan, erakundeak munduan zehar dituen proiektuak biltzen dira, erakundeak gaur egun Ekuadorren dituen zentroak gehituz: FUNDUNA (Fundación Nuevo Amanecer, dibertsitatea duten haurrekin lan egiten duena); FUNES (Fundación niños en riesgo).

Giza taldea

Larratxo Fundazioa adin txikikoen babesaren arloan ibilbide luzea egin duen profesional talde batek osatzen dugu. Esku-hartze sozialean aditua den lantalde bat osatzen dugu, honako parametro hauen arabera: aniztasuna, indibidualtasuna (pertsona bakoitzaren subjektibotasuna eta benetakotasuna), profesionaltasuna, gizatasuna eta jarrera afektiboa.

Gure misioa



Babesgabetasun eta babesgabetasun larriko egoeran dauden adin txikikoei eta haien familiei arreta ematean espezializatuak dauden, irabazi-asmorik gabeko erakundea gara. Gure lana, familia ardatz duen arreta-eredu batean oinarritutako laguntza- eta eraldaketa-prozesuak sortzean oinarritzen da, gazteak helduarora, haien gaitasun autonomoen hedapen handienarekin, igarotzea azken helburua izanik.

Gure profesionalen lana adin txikikoen heldutasun-prozesuak egokitzera bideratuta dago, haien oinarrizko beharrak asetuko direla bermatuz; norberaren askatasuna indibiduala errespetatuz, autonomiari begira tresna propioak eskuratzen laguntzea; familiaren errealitatea bere gain hartzen ahalbidetzea, bai eta haien bizitzaren historia lantzea ere.

Gure ikuspegia

Talde trebea, sortzailea eta berritzailea izan nahi dugu, bai adin txikikoei eta haien familiei arreta emateko gaur egungo proiektuari, bai fundazioaren beraren beharretatik eta gizartearen beharretatik eratortzen zaizkigun etorkizuneko proiektuei baliozko irtenbideak emateko.

Adin txikikoei eta haien familiei ematen zaien arretaren esparruan, diziplina anitzeko talde batek egindako lana jotzen dugu eskumentzat. Talde hori aditua da adingabeekin eta haien familiekin egiten den esku-hartze psiko-sozialean eta sozio-hezitzailean aditua, profesionaltasunean eta eraginkortasunean oinarritutako arreta-eredu balidatu batean bidez, bizitza autonomoaren garapenean eragina sortzera bideratuta.

Gure balioak

Nola definitzen, ulertzen eta bizitzen ditugun:

GARDENTASUNA

Besteen aurrean gure erabakiak azaltzeko eta gure ekintzen berri emateko, garen bezala aurkezten gara. Beti ere, kontuan harturik gure esku-hartze bakoitza etikak arautu behar duela.

GRINA ETA KONPROMISOA

Egiten duguna maite dugu eta egunez egun eskaintzen duguna hobetzeko borrokatzen gara.

PARTAIDETZAREN SENTIMENDUA

Bakoitzak “gu” baten parte sentitzeak balio handia du.

LANKIDETZA

Sinergiak bultzatzeko eta gure lanaren errendimendua hobetzeko, talde-lanean eta beste erakunde batzuekin lankidetzan sinesten dugu.

PROFESIONALTASUNA ETA GIZATERIA

Lo entendemos como un tándem que debe aparecer en la figura del profesional de manera combinada. Sin una parte no puede completarse la otra. Sin las dos, no puede completarse la exigencia profesional que se requiere para el ejercicio de nuestra intervención.

ERRESPETUA

Pertsonaren egoera pertsonalak eta soziofamiliarrak guztiz onartzen ditugu.

JARRERA AFEKTIBOA

Profesionalak erabiltzaileekiko afektua sentitzeko eta adierazteko duen gaitasuna, loturarako funtsezko elementua dela uste dugu. Prestutasuna adierazten dugu lan egiten dugun adin txikikoen behar afektiboen aurrean.

MALGUTASUNA

Honela definitzen dugu: une bakoitzean, artatzen dugun biztanleriaren beharretara egokitutako esku-hartzeak sortzeko eta pertsona eta familia bakoitzari egokitutako erantzunak aktibatzeko gaitasuna.