Albisteak eta Ekitaldiak 

Azken albisteak

Laguntzaren etorkizunak eta erronkak ikuspegi terapeutikotik, hezkuntzakotik eta sozialetik izeneko kongresuan parte hartzea. Deustuko Unibertsitatea-Bilbo 2021eko azaroan.

Hezkuntza, Terapia eta Gizarte Testuinguruetan Psikoterapia Garatzeko Elkarteak (ADP-CETS), 2021eko azaroaren 18an eta 19an, Bilboko Deustuko Unibertsitatean egin zuen lehen biltzarra, “Futuros y retos del acompañamiento desde la perspectiva terapéutica, educativa y social” izenpean.

 

Bertan, hitzaldiak, elkarrizketa eta komunikazio-mahaiak egin ziren, hainbat programa eta zerbitzuren esparrutan, haur eta nerabeekiko eta haien familiekiko esku-hartze espezifikoari buruzko ezagutzak areagotzea ahalbidetu zituztenak. Programa eta zerbitzu horiek guztiak, zaurgarritasun-egoeran dauden haurrentzako laguntza-prozesuak sortzera bideratuta daude. Nabarmentzekoa da Anna Freud Center-erko Norka Malberg-ek gazte eta familiekiko mentalizazioan oinarritutako tratamenduari buruz emandako mintegia, esku hartzeko teknikei buruzko eskola magistral bat bihurtu baitzen mentalizazioaren ikuspegitik.

 

Larratxo Fundazioa bertako zuzendari pedagogikoa den Edurne Glez Goyak ordezkatu zuen, Praktika terapeutikoaren faktore komunei buruzko elkarrizketa-mahian parte hartzera gonbidatu zutena, Espainiako estatuko adin txikikoekin esku hartzeko beste zerbitzu batzuetako profesionalekin batera; hala nola, Carlos Mirapeix (FUNDIPP Santander) edo Hithem Abdulhaleem Psikologo Transkulturala.

 

 

.

Tránsito a la vida adulta de jóvenes de sistemas de protección y jóvenes vulnerables liburuaren argitalpena.

Maiatzean Tránsito a la vida adulta de jóvenes de sistemas de protección y jóvenes vulnerables liburua argitaratu zuen Dykinsson argitaletxeak, 2021eko abenduan Madrilen egin zen Transiciones kongresuan egindako lanaren emaitzak jasotzen dituena. Liburu horrek, Larratxo Fundazioko hiru profesionalek landutako kapitulu bat jasotzen du “Experiencias de acompañamiento y tránsito a la vida adulta en Acogimiento Residencial; Sistematización de las prácticas de la intervención en Larratxo Fundazioa” izenburupean non beste egile batzuekin batera, zaurgarritasun-egoeran dauden nerabeekin esku hartzeko gakoak eskaintzen saiatzen diren. Kapituluak, zehazki, gure baliabideetan hartutako nerabeekin aplikatzeko garatu den emantzipazio-programaren edukiak jasotzen ditu, helduarora igarotzean egiten dugun laguntza-prozesuan zehar.

 

Biltzeko fasearen ondoren, martxoan amaitu zena, emaitzak aztertu eta zehaztu ziren, ekainaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan dokumentu baten bitartez aurkeztu ahal izateko. “Entzuten, hobeto egiteko” izenpean aurkezturiko dokumentua.

Prozesu parte hartzailea, Entzuten, hobeto egiteko.

Haurrek eta nerabeek eta haien familiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Zerbitzuaren printzipio gidarien inguruan parte hartzeko prozesua. 2021ean, Pepa Hornok eta GFAko Haurren Zerbitzuak berak gidatutako partaidetza-prozesu bat abiarazi zen, Babes Zerbitzuaren barnean dauden adin txikikoen eta haien familien parte-hartzea sustatzera bideratuta. Egoitza-harrerako sailak hainbat Focus Group antolatuz parte hartu zuen, esku-hartze programen arabera bereizita (6-12 urteko haurrak, 13 urtetik gorako nerabeen programa, emantzipazio-programa eta programa espezializatuak). Horrez gain, talde fokal batzuen bidez, administrazio publikoaren tutoretzapeko adin txikikoen familien parte-hartzea proposatu zen.

Informazioa erritarrei prentsaurreko baten bitartez aurkeztu ostean, Pepa Hornok (ikertzaileak); Belen Larrion, departamentuko zuzendariak, eta Maite Peñak, Foru diputatuak, dokumentuaren aurkezpena egin zuten barne mailan sail ezberdinen kideei zuzenduta. Aurkezpen horretan Edurne Glez izan zen, Larratxo Fundazioko zuzendari pedagogikoa, Egoitza Harrerako Atalaren ordezkari gisa.

Gizarte Lanari buruzko Estatuko eta Iberoamerikako XIV. Kongresua 2022

Gizarte Lanari buruzko XIV. Estatuko eta II. Iberoamerikako Gizarte Laneko 2022 Biltzarrean parte hartzea, maiatzaren 26, 27 eta 28an Hirian, Gizarte Lana Esentzian izenburupean, Erakundearen Zuzendaritza Pedagogikoa bertan zela. Egun horietan, hainbat esparrutan esku hartzeko esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko aukera izan genuen, eta nabarmentzekoak dira haurren babesaren arloan egindako ekarpenak, hala nola Ana Martínez Roderok aurkeztutako komunikazioa, Problematizando sobre la presencia de los/as niños/as como traductores/as-intérpretes en los servicios sociales edo Elena Sánchez Echevarría, Eva Fernández Mondragón eta Eunice Blanco Vall d’Hebron Ospitale Unibertsitarioko kideen komunikazioa, Gizarte Lan Sanitarioari buruzkoa, Arrisku Obstetriko Handiko Unitatean