Babesgabetasun eta babesgabetasun larriko egoeran dauden adin txikikoei eta haien familiei arreta ematean espezializatuak dauden, irabazi-asmorik gabeko erakundea gara.
Gure lana, familia ardatz duen arreta-eredu batean oinarritutako laguntza- eta eraldaketa-prozesuak sortzean oinarritzen da, gazteak helduarora, haien gaitasun autonomoen hedapen handienarekin, igarotzea azken helburua izanik.
Gure profesionalen lana adin txikikoen heldutasun-prozesuak egokitzera bideratuta dago, haien oinarrizko beharrak asetuko direla bermatuz; norberaren askatasuna indibiduala errespetatuz, autonomiari begira tresna propioak eskuratzen laguntzea; familiaren errealitatea bere gain hartzen ahalbidetzea, bai eta haien bizitzaren historia lantzea ere.
Gure lana esku-hartze sozialean aditua den lantalde batek egiten du, honako parametro hauen arabera: aniztasuna, indibidualtasuna (pertsona bakoitzaren subjektibotasuna eta benetakotasuna), profesionaltasuna, gizatasuna eta jarrera afektiboa.